Eztanda jaialdia sortu da Urdulizen. Bagilaren 5ean eta 6an egingo da punk rock eta rock and roll jaialdia. Lagun talde bat batu zan igaz Urdulizen Txiberri Sutan jaialdia antolatzeko. Musikari izandakoak dagoz talde horretan, soinu teknikariak eta musika-zaleak be. Jon Agirrebeitia da euretariko bat eta esan deuskunez amets bat bete da eurentzat. Eztanda jaialdia, esentzia eta nortasuna galdu barik sortu dan festibala dala esan deusku Agirrebeitiak. Masifikazinoetatik ihesi, arimadun jaialdien esentzia berreskuratzea da helburua.
Sarrerak salgai
Urdulizko Udalaren laguntzea jaso dabe eta tokiko talentua bultzatzeko asmoz maketa lehiaketea egin da. 10 taldek aurkeztu ebezan euren lanak eta Funk Tree taldeak irabazi dau. Saria, Eztanda jaialdian parte hartzea izango da. Kartela osotuta dago, Euskal Herriko taldeek eta atzerrikoek hartuko dabe parte; Anestesia, Moonshakers, Nevadah, Cockney Rejects, The Bad Choice edo Againts You, besteak beste. Urdulizko futbol-zelai zaharrean egingo da jaialdia. Food–Truck-ak egongo dira eta kanpin-gunea be. Adin guztientzako jaialdia dala esan dabe. Txikienei begira gune bereziak egongo dira. Sarrerak eta bonoak salgai dagoz orain hile bitik eta asko saldu dirala esan behar. Urduliz, Getxo, Bilbo, Gernika-Lumo eta Tafallako taberna batzutan eskuratu daitekez sarrerak, baina baita Entradium atariaren bitartez online be.
