Lau t'erdiko txapelketako finalaurrekoetara sailkatu da Aitor Elordi

Aitor Elordik Darioren edo Altunaren aurka jokatuko dau finalaurrekoa

Ezustekorik ezusteko, hiru handi gainditu ditu Elordik kaiola barruan

Aitor Elordi / Aspe Pelota

Aitor Elordi sekulako txapelketea egiten dabil lau t’erdian. Lehenengoz sailkatu da finalaurrekoetara. Zelan, eta hiru partiduak irabazita. Gainera hiru handiren aurka. Jaka, Ezkurdia eta Laso gainditu ditu. Erik Jakak 16 tantu egin eutsazan final zortzirenetan. Joseba Ezkurdiak, 17, finalaurrekoetako ligatxuko lehen partiduan. Unai Lasok, barriz, 18 ligatxuko bigarren partiduan.

Elordik igazkoa hobetzea eban helburua txapelketea hasi zanean. Dagoeneko lortu dau. Dana dala, Jokoan saioan esan deuskunez, orain ikusi dau edonori irabazteko gai dala. Horretarako, bere mailarik onena emon behar dau. Eta, horixe nahi dau. Txapelketea amaitu arte onena emoten jarraitu.

Final laurenetako ligatxua amaitzeko Danel Elezkano izango dau aurkari. Ez dago ezer jokoan partidu horretan. Elordik, baina, ez dau nahi partidu txarrik egin. Finalaurrekoetara konfiantzaz heldu nahi dau. Dario edo Altuna izango dau aurrean. Altuna ez dabil sasoirik onenean, baina txapeldun handia da. Dario be pelotari arriskutsua. Elordik ondo heldu nahi dau finalaurrekora. Beste ezusteko bat emotea izango dau helburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00