Arangoiti ikastetxe publikoan hasi dira lanean

Gipuzkoan hasitako programak hamar urte bete dauz

Familia Laguna egitasmoa Bizkaian

Familia Laguna ekimena / Bizkaia Irratia

Familia Laguna programa Gipuzkoan sortu zan orain dala hamar urte. Herrialde desbardinetatik Euskal Herrira etorritako familiak, adin bereko seme-alabak daukiezan familia euskaldunakaz harremanetan jartzea da Familia Laguna programak egiten dauana. Gaur egun Gipuzkoako 18 ikastetxetan egiten dabe lan. Irungo Dunboa ikastetxea izan da azkena egitasmoagaz bat egiten.

Bizkaian, Arangoitin

Bilboko Arangoiti ikastetxean eta Gasteizeko Adurtza ikastetxe publikoan jarriko da programea abian. Arangoitin, Aldaika Heziketa alkartearen eta Adsis fundazinoaren bitartez dabiz lanean. Aldaika alkartetik Itziar Irazabalek esan deusku ekimenak erantzun oso ona izan dauala. Etorkizunean, ikastetxe gehiagotara hedatzea aurreikusten dabe. Familia Laguna programeak Udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzea jaso dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00