Arangoitiko eta San Inazioko eskoletan dabilz lanean, esaterako

Programea kudeatzen dauan Aldaika alkarteko Begoña Presillak xehetasun guztiak emon deuskuz

‘Familia Laguna’, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailaren migratzaileentzako programea

Begoña Presilla, Aldaika alkartetik / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailak badauka pertsona migratzaileentzako Familia Laguna programea. Eskoletan garatzen dabe batez be, baina baita eskoletatik kanpo be. Familiak harremanetan ipinten ditue. Gipuzkoan urte asko daroaz programeak, hamar inguru, baina hemen Bizkaian askoz barriagoa da. Geure lurraldearen kasuan, Aldaika alkarteak kudeatzen dau programea eta gaurkoan bertako Begoña Presillagaz egin dogu berba.

Lehen hilabete honeetan, Arangoitiko eta San Inazioko eskoletan dabilz lanean, esaterako. Normalean, ikastetxeetako patioetan familiek jatorriaren arabera egiten dabe harremana, kosta egiten da jatorri ezbardinetako familiak alkarregaz normaltasunez patioan edo beste espazio batzuetan egotea. Hain zuzen be, aitatutako preminari aurre egiteko asmoz jaio zan Familia Laguna. Orain arteko balorazinoa oso positiboa da eta pixkanaka-pixkanaka beste ikastetxe batzuetara salto egiteko asmoa dauke.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00