"Zaintzan asistentzialismotik unibersalidadera pasau behar dogu" zehaztu dau Deustuko Unibersidadeko irakasleak

"Zaintzaren hariak" liburu barria aurkeztu deusku Felix Arrietak

Felix Arrieta: “Familiak ez dauka zaintza lanetan egon behar dauen erabagiteko askatasunik”

Felix Arrieta (Deustuko Unibertsidadeko irakaslea) / Bizkaia Irratia

Zaintzaren inguruan eztabaidea sustatu nahi dau Felix Arrietak bere azken liburuagaz. “Zaintzaren hariak” liburuan gaur egungo zaintza eredua aztertu dau Arrieta irakasleak, gizarte politiketan doktorea danak eta etorkizunerako proposamenak be batu dauz entsegu honetan.

Gaur egungo sistemeak zaintzaren inguruko beharrak ez dauezala osotasunean erantzuten uste dau Arrietak.
Osasun eta gizarte zerbitzuak bateratzearen alde dago eta harrera eredua sinplifikatzearen alde, lehiatila bakarrera joan beharra dagoala dino Arrietak. BFAk erresidentziak bizikidetza unidade bihurtzea proposatu dau eta Getxo, Zamudio eta Elorriokoa esaterako, horretan bihurtu dira. Egoiliar gitxiago espazio zabalago baten. Norabide onean doazan aldaketak dira horreek, Felix Arrietaren eritxian. Halan da be hortik harago jo behar dala uste dau zainketen kudeaketaren mataaz edo korapiloa askatu behar dala uste dau.

Zaintza desfamiliarizatzea be aitatzen du liburuan Felix Arrietak. Familiari aukeratzeko modua emon behar jakola azaldu deusku Goizeko Izarretan. “Zaintzaren Hariak” liburua bagiletik aurrera herriz herri aurkeztuko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00