
Europa mailako estreinaldi bategaz hasiko da gaur Thinking Football Film Festival jaialdia Bilbon. Athletic Club Fundazioa da Thinking Football jaialdiaren antolatzailea. Futbola eta zinema buztartzen dauazan ekimena da honakoa. 2013. urtean egin zan lehenengoa eta ordutik hazten joan da. Johana Ruiz Olabuenagak, Athletic Clubeko gizarte arloko zuzendariak azaldu deuskunez, futbola atxakia da herritarrei gai desbardinen inguruan pentsau eragiteko.
Europa mailako estreinaldia
Saipan flmea eskainiko da gaur BBK Aretoan. Europan mailako estreinaldia da honakoa. Irlanda eta Erresuma Batuko filmea da. Roy Keane jokalari izarraren eta Mick MacCarthy entrenatzailearen arteko hausturearen atzean dagoan drama kontetan da pelikula honetan. Gaurtik domekara, egunean filme bat edo gehiago eskeiniko dira Thinking Football jaialdian. Goizez, 11:00tan, ikasleentzako saio bi izango dira astegunez. Gainontzean, Two Tribes eskainiko da, Liverpool eta Everton taldeen ganeko filmea, The Home Game, Islandiako dokumentala edo The Club That George Built… Eguaztenean, Howard Kendall Athleticen egon zan garaia gogoratzen dauan dokumentala eskainiko da. Pelikulen ostean solasaldiak izango dira zuzendariakaz edo futbol jolakariakaz, besteak beste. Doakoak dira emonaldiak eta publikoak aukeratzen dau pelikularik gustokoena. Copa 71 filmea izan zan igaz irabazlea. Bihar goizeko 11:00tan eskainiko da.