
Ikasturte barria hasteagaz batera, Lau Haizetara irratsaioan kolaborazinoakaz jarraitzen dogu. Labayru Fundazioak urteak daroaz Bizkaia Irratian parte hartzen. Aurte be aste birik behin euren jardueraren barri emongo deuskue. Gaur Bilboko Udalagaz batera landu daben erronka-joko bat aurkeztu deuskue.
2025. urtean 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle bilbotarra hil zala. Bere ekarpen handia ez ahazteko, urtean zehar alkarte eta erakunde askok hainbat eta hainbat jarduera egin dabez. Labayru Fundazinoak eta Bilboko Udalak erronka-joko bat sortu dabe, Bilboko DBHko ikastetxeetan zabaltzeko. Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak azaldu dauanez, Arestiren memoria gordeteko beste modu bat da, gazteak Arestiren testuetara modu ludikoan hurreratu daitezan. Maila bi prestau dabez, bat DBH1-2rako, eta bestea DBH3-4rako. Hasieran, bideo baten bitartez egoera bat proposatzen jake gazteei, eta gero, pistakaz, egoera hori ebaztera heldu behar dira.