Argazkigintzaren txokoa: erakusketen, tailerren eta sormenaren txokoa

Aritz Etxebarria: "Espazio hau aukera handia da herriarentzat"

Galdakaok argazkigintzearen txokoa estreinau dau

Galdakaoko Argazkigintza Txokoaren inaugurazinoa / Click eta Click alkartea

Galdakaoko herritar talde batek argazkilaritzeagaz lotutako jarduerak egiteko proiektu bat garatzeko proposamena aurkeztu eban 2023-2024ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan. Ekimena onartua izan zan, eta atzo, maiatzak 27, inaugurau eben Argazkigintza Txokoa, argazkilaritza sustatzeko udal gunea. Bertan, Click eta Click Galdakaoko Argazkilaritza Alkarteak orain arte Torrezabal Kultur Etxean egiten eban jarduna garatuko dau: erakusketak, ikastaroak eta beste jarduera batzuk egingo dira, bai afizionaduentzat bai profesionalentzat.

Aritz Etxebarria Click eta Click alkarteko kideak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, alkarteak urteak daroaz jardunean, eta orain arte Torrezabal Kultur Etxean ibili badira be, espazio propioa izateak aukera barriak zabalduko deutsez. Argazkigintzaren Txokoa Galdakaoko Zamakoa kalean dago, 21. zenbakian. Lokala Udalarena da, baina Click eta Click alkarteak kudeatuko dau. Beste alkarte eta galdakoztarrek be erabili ahal izango dabe argazkigintzeagaz lotutako proiektuak garatzeko. Etorkizunari begira, umeentzako edo gaztetxeentzako ikastaro bereziak egitea be badaukie buruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00