Geroz eta xakelari gehiago dagoz Euskal Autonomia Erkidegoan

Lorpenaren nondik norakoak ezagutu doguz Romina Rodriguez Santurtziko Xake Taldeko eskolako zuzendariaren eskutik

Garazi Lamborena santurtziarrak Espainiako Xake Txapelketa irabazi dau 13 urtegaz

Garazi Lamborena 13 urteko santurtziarrak Espainiako Xake Txapelketa irabazi dau, 1.700 ELO sailkapeneko mailan. Lamborena Santurtziko Xake Taldean dago. Beraz, garaipenak sekulako mesedea egin deutso klubari. Horren harira, Romina Rodriguez Santurtziko Xake Taldeko eskolako zuzendariagaz bat egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.

Rodriguezek autortu deusku Santurtzik ez dauala horrelako txapelketarik irabazi aurretik, momentu honetan 70 xakelari federatu euki arren. Beraz, ospakizunak astegoien osoan zehar luzatu egin dira herrian: “Garazi Lamborenari omenaldia eta harrerea egin jako udaletxean”. Lorpenaren zailtasuna ikusita, merezidutako ekitaldia dala uste dau eskolako zuzendariak: “Lamborenak egindako lana saritu behar da”.

Kirol feminista

Ganera, Euskal Xake Federakundeko bardintasun saileko burua be bada Romina Rodriguez. Hori dala eta, bertan egiten daben beharra zertan datzan azaldu deusku: “Emakumeak xakera erakartzen ahalegintzen gara”. Kirol feministatzat jo dezakegu xakea. Izan be, gizonezkoak eta emakumezkoak alkarren kontra jokatzen dabe baldintza beretan. Ganera, geroz eta emakumezko gehiago dagoz, edade guztietakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00