Erresistentzia izango dala bidea esan deusku

Egoera linguistikoaren inguruan egin dogu berba Amaia Arruza liburuzainagaz

Gatikako euskereak erabilpenari jagokonez beherakada izan dau

Amaia Arruza Gatikako liburuzainagaz egoteko aukera izan dogu. Bertoko euskerearen egoeran inguruan egin deusku berba, eta egoeraren larritasuna nabarmendu dau. Azaldu deusku administrazinoak eta hezkuntzak manteniduten dabela euskerea bizirik Gatikan, eta hortik kanpo oso gitxi entzuten dala. UEMAren datuen irakurketaren arabera, urteak joan ahala, geroz eta euskera gitxiago egiten da.

Gazteak euskeraren alde dagozala dino Amaia Arruzak, baina horregaz ez dala nahikoa gaineratu dau. Egoerari buelta emoteko, legeak ezarri eta oreka bilatu beharko da gaztelaniaren eta euskeraren artean, beti be, herrian erresistentziarako jarrera izanda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00