Eremuz Kanpo (2x05): 'Gaua'

Sorginen txanda da Paul Urkijo Alijoren film barrian

‘Gaua’ (2025): Eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat

2018an Errementari eta 2023an Irati eginda gero, Paul Urkijok bere euskal mitologiaren unibertsoa handitzen jarraitzen dau Gaua pelikulagaz. Eta orain, sorginen txanda da. Yune Noguieras gaztea berreskuratu dau Akelarre filmean egindako lana ikusi eta gero. Harago, Urkijok berak esan dauan modura, Nogueirasentzat idatzi eban Kattalinen pertsonaia. Aurpegi barriak beste aurpegi oso ezagun batzuekaz ikusi ahal izango doguz, izen honeek ezagunak egingo jatzuez-eta: Elena Irureta, Ane Gabarain eta Iñake Irastorza.

Hiru emakume horreekaz egingo dau topo Kattalinek gabaz, etxetik iges egitean. Izan be, tratu txarrak emoten dituan senarragandik iges egiten dau Kattalinek; kokoteraino dago-eta. Beraz, gau arriskutsuan galtzean, protagonistak askatasunaren bideari hasierea emoten deutsola esan geinke. Hiru emakume magiko honeek bildurrezko istorioak kontatzen dabez, izaki mitologikoen ganean, jakin barik Kattalin berak gertaera horreek bizi izan dituala.

Aurreiritzien kontra egiteko istorioa da Gaua filmarena. Ikusteko aukerea badaukazue, ez galdu. Joan zinera, pelikula ikusi, eta zuen iritzia eraiki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00