42 ume jaso ditu Hego Euskal Herriak eta euretako 16 Bizkaian egon dira

Harrera familiak behar dira, Iñaki Landeta Chernobil Alkarteko kideak esan deuskunez

Gaur itzuliko dira Ukrainara Chernobiltik Gabonak pasetan Hego Euskal Herrira etorri diran haurrak

2022an gerra hasi zanetik, autobusez egin behar dabe bidaia / Bizkaia Irratia

Gaur itzuliko dira Ukrainara Chernobiltik Gabonak pasetan Hego Euskal Herrira etorri diran haurrak. Guztira, 42 ume jaso ditu Hego Euskal Herriak eta euretako 16 Bizkaian egon dira. Iñaki Landeta Chernobil alkarteko kideak umeen beharrizanen ganean egin deusku berba. Batez be, aire eta elikagai “garbiak” behar dabez haurrek.

Goizeko 08:30ean urten dira umeak Ukrainarako bidean. 2022an gerra hasi zanetik, autobusez egin behar dabe bidaia eta egunak behar dabez horretarako. Dana dala, udan bueltan izango dira. Ganera, ume gehiago datoz normalean sasoi horretan Gabonetan baino. Horren harira, harrera familia gehiago behar dirala esan deusku Landetak, haur guztien beharrei erantzuna emoteko asmoz. Harrera familia izan gura dan familia oro Chernobil alkarteagaz ipini behar da harremanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00