Sareak egitarau berezia prestau dau domekarako Bilbon

Gazte Euskaltzaleen Sareak zapi gorri identifikagarria eroateko deia egin dau

‘Gazte Olatua’ dinamikea ipini dabe martxan Korrikaren alde egiteko

Zapi gorriak ikusten gabilz aurtengo Korrikan / AEK - Korrika

Gazte Olatua dinamikea ipini dau martxan Gazte Euskaltzaleen Sareak, 24. Korrikaren alde egiteko asmoz. Gazte Euskaltzaleen Sarea dalakoan tokiko talde ezbardinak batzen dira, Mobidu Gernikaldeko Gazte Euskaltzalion Taldie tartean. Horren harira, Mobiduko kidea dan Peio Enbeitagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian, egitasmoaren nondik norakoak zuzenean ezagutzeko.

Enbeitak esan deuskunez, gazteak euskerea bultzetako prest dagoz, baina kolektibo lez agertuta eta indibidualismoa alde batera itxita. Momentuz, pozik dagoz jasotako erantzunagaz, euren zapi gorri identifikagarriak ikusi diralako hasierako egun honeetan. Dana dala, domeka dabe bereziki markauta egutegian. Izan be, Gazte Euskaltzaleen Sareak lekukoa eroango dau goizeko 10:30ean aldera Bilboko Casilla parean. Ganera, egitarau berezia prestau dabe Korrikaren azken egunerako. Lasterketa amaitu eta gero, elektrotxaranga baten eskutik amaituko dabe eguna Bizkaiko uriburuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00