
22 urtetik 30 urtera bitarteko 52 gaztek hartuko dabe parte aurtongo Gazteak Lankidetzan programan, eta hasi dira bakotxa bere herrietara joaten. Aurton Bolibia, Kolonbia, Ekuador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru, Guinea Conakry eta Senegalera joango dira, Gobernuz Kanpoko Erakunde ezbardinen eskutik. Uztailean, abuztuan eta irailean ibiliko dira kooperazino zereginetan.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programeak 31 urte bete ditu, eta 2.500 gazte inguruk hartu dabe parte danetara orain arte.
Gazteek danetariko zereginak egiten ditue, baina batez be, ikastera doazela esan deusku Itziar Irazabalek. Holako lekuetara buru eta jarrera zabalagaz joan behar dala, dagozan beharrizanetan laguntzera. Horrez gain, garrantzitsuena han bizi izaten dan esperientzia dala, sentsibilidadea hona ekartea eta ondoren beste mundu ikuskera bat izatea dala gaineratu dau Itziar Irazabalek Goizeko Izarretan irratsaioan.