Sare sozialetan egingo da lan handia

Mundubat fundazinoak Jerusalemen daukan taldeak jarri dau abian

“Genarration”, palestinarren ganeko diskurtsoa birmoldatzeko proiektua

Genarration proiektua / Mundubat

Mundubat fundazinotik jakinarazo dabenez, Palestinan daukien ordezkaritzeak Genarration proiektu barria abiarazi dau. Azaldu dabenez, palestinar nortasunaren deuseztatzearen eta komunikabide nagusien eskutik eskaintzen dan Jerusalemgo gazteriaren ezabapen eta ikusezintasunaren aurrean emoten daben erantzuna da.

Sare sozialak

Mundubat fundazinoak Jerusalemen daukan taldeak jarri dau abian proiektua. Palestinan bertan, Europan eta Latinoamerikan antolatutako taldeakaz alkarlanean ari dira, eduki-sortzaileakaz eta gizarte-mogimenduakaz. Sare sozialak plataforma nagusiak izango dira eta horren bitartez Jerusalemgo palestinarren bizitza erakutsiko dabe euren aldeko gazte alkartasun mugimendua eraikiz. Mundubat fundazinoaren web orrialdearen bitartez ezagutu daiteke Genarration egitasmoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00