Generoaren araberako aurreritxiek eragina daukie bihotzeko gaixotasunen tratamenduan be

Mikel Baza: "Emakumezkoen sintomak ez dira gizonen tipikoak, eta horrek atzeratzen dau diagnostikoa"

“Genero ikuspegia kontuan hartzea funtsezkoa da bihotzeko gaitzen prebentzinoan”

Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan, Mikel Baza familia medikuak parte hartu dau asteon. Bihotz-gaixotasunen inguruan egin deusku berba, genero ikuspegia kontuan hartuta. Bazaren azalpenetan, gaixotasun kardiobaskularrak heriotza-kausa nagusien artean dagoz, baina ez dabe eragin bera emakumeengan eta gizonezkoengan. “Tradizinoz bihotzekoak gizonen kontutzat hartu izan dira, bai iruditeria kolektiboan eta baita medikuntza eskolan be” azaldu dau.

Emakumeek sufriduten dabezan sintomak, askotan, ez dirala tipikoak esan deusku Mikel Bazak. Horrez gain, familia medikuak azaldu dauanez, emakumeek beranduago jotzen dabe kontsultara. Faktore biologikoez gain, medikuntzaren ikuspegi maskulinizatuak, aurreritxiek eta gizarte-rol tradizionalek emakumeen osasunaren kalterako egiten dabela ohartaro dau. Diagnostikoa ezeze, tratamendua eta prebentzinoa be baldintzatzen dauazala adierazo dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00