Transfusino, traumatologiako kasu larriak edo onkologiako tratamenduentzako behar dabe odola

Gazteak animetea funtsezkoa izango da

Gernika-Lumo inguruan odola emoteko deia barriro

Depositphotos / Bizkaia Irratia

Odola emotea garrantzitsua dala gogoratu dau gaur Odolkideak alkarteak. Azaldu dabenez, herrian badago jende fidela, eta horri esker urtero mila emailetik gora batzen dira, datu “pozgarriak” izanda. Halanda be, ohartarazo dabe barriztu beharra dagoala: urteak aurrera doaz, eta gaixotasunen edo adinaren ondorioz, donante batzuk ezin izaten dabe jarraitu. Horregaitik, gazteak animetea funtsezkoa dala nabarmendu dabe, batzuk unibertsidadean hasten diralako, eta beste batzuk geroago hurbiltzen diralako.

Odola emoteko aukerak, ganera, askotarikoak dira: puntuak eta unitate ibiltariak leku batetik bestera ibiltzen dira, eta odola emotea askotan errez eta arin egin leike. Gogoratu dabe hau dana konpromiso sozial bat dala, eta osasun sistemak behar dauela odola, batez be, transfusinoak, traumatologiako kasu larriak edo onkologiako tratamentuak diranean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00