Gernika Memoriaren Lekuko plataformak hainbat ekitaldi antolatu dauz

87 urte betetan dira aurten Gernika bonbardeatu ebela

Gernika, memoriaren beharra

Sirena Pasealekuan / Guernicagernikara.eus

87 urte beteko dira aurten Gernika bonbardeau ebenetik. Apirilaren 26an beteko da urteurrena. Gernika Memoriaren Lekuko plataformak, aurten be, egitarau bete betea antolatu dau gertaerea gogora ekarteko. Ibon Meñika plataformako kideak Bizkaia Irratian azpimarratu dauanez, memoria egitea ezinbestekoa da.

Sirena piztea

Egitaraua apirilaren 16an hasi zan. Loraldia jaialdian estreinautako Sarri, min ematen du akordatzeak antzezlana eskeini zan. Ibarrekolandako institutuko ikasleak eta Joseba Sarrionaindia dira antzezlanaren sortzaileak. 150 lagun baino gehiago batu ziran antzezlana ikusten. Discp Boy filmea be eskeini da, memoriaren ganekoa. Egun seinalatua apirilaren 26.a izango da. Palestinako herritarrak eta Bakearen Artisauak aukeratu dabez aurten sirena pizteko. Palestinari alkartasuna adierazteko eguna, barriz, apirilaren 27.a izango da.

Pablo Gonzalez eta Nestor Basterretxea

Maiatzaren 6ra bitarteko egitaraua antolatu dau Gernika Memoriaren Lekuko plataformeak. Maiatzaren 3-a prentsa askatasunaren munduko eguna da. Pablo Gonzalez Askatu! lelopean konzentrazinoa egingo da egun horretan Merkurio plazan. Urte bi daroaz preso kazetariak Polonian. Bestalde, maiatzaren 6an lore eskaintzea egingo da Nestor Basterretxearen eskultura ondoan. Ehun urte betetan dira aurten, eskultore handia jaio zala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00