Adikzinoen arloko jardunbiderik onenaren Elkar Eginez saria emon eban Osakidetzak 2023-2027 aldirako Euskadiko VIII. Adikzinoen Plana aurkezteagaz batera. Ekintza Aluviz Alkarteak aipamen berezi jaso dau apustu-jokoaren abusuaren eskola-prebentzinoari buruz egin dauan proiektuagaitik. Lau Haizetara saioan Jaione Bernaondo psikologoak arlo honetan lan egiten dau alkartearen barruan, eta apustu-jokuaren abusuaren eta menpekotasunaren ganean berba egin deusku, baita zelako terapiak eta zelan lan egiten daben alkartean be azaldu dau.