Etxartekin batera Hapa-Hapa taldea, Dominika Eiheraberri, Robert Larrandabürü, Anje Duhalde, Peio Artabe edo Anne Bidalun izango dira oholtza ganean

Zemendiaren 21ean Muxikebarri zentroan izango da

Getxok Niko Etxart omenduko dau ‘Iparra Galdu Gabe’ jardunaldietan

Zemendiaren 21ean Muxikebarri zentroan izango dan emonaldiak Zuberoako musikariaren 50 urteko ibilpidea omenduko dau. Getxoko Udalak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) alkarlanean antolatu dabe ekitaldia, Iparra Galdu Gabe jardunaldien 25. urteurrena ospatzeko eta Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko lotura kulturalak sendotzen jarraitzeko.

Gorka Mostajo Getxo Kulturako presidenteak azaldu dauenez, Niko Etxart aukeratu dabe euskal musikearen erreferente nagusietako bat dalako eta 1970eko hamarkadan rocka eta euskal doinu tradizinonalak buztartu ebazan aitzindarietako bat izan zalako. Gainera, Mostajok gogorarazo dau Iparra Galdu Gabe jardunaldiak orain dala 25 urte Etxartekin abiatu zirala, eta urteurrena ospatzeko omenaldia egitea “oso naturala” izan dala.

Kontzertuak artista ugari bilduko dauz oholtza berean. Niko Etxartekin batera ariko dira, besteak beste, Hapa-Hapa taldea, Xabi Leon, Dominika Eiheraberri, Robert Larrandabürü, Anje Duhalde, Peio Artabe, Anne Bidalun, Irantzu Garamendi eta Ainhoa Aranburu. Gainera, EITBk emonaldia grabaduko dau. Astebete geroago, zemendiaren 28an, Donibane Lohizuneko Tanka aretoan be izango da kontzertuaren erreplika.

Mostajoren esanetan, Iparra Galdu Gabe jardunaldiek 25 urte hauetan musikea, literaturea, arte eszenikoak, bertsolaritzea eta familiei zein gazteei zuzendutako jarduerak buztartu dabez, beti be, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanak indartzeko helburuagaz. Kontzerturako sarrerak garagarrilaren 27tik aurrera jarriko dira salgai Getxo Kulturaren ohiko salmenta-kanalen bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00