Algortan eta Las Arenasen egon eta gero, Romon izango dira eguen honetan

Taldeak mozino bat jarri gura dau martxan Getxon sokamuturraren kontra eta 700 sinadura behar ditu

Getxoko Sokamuturra Ez taldea sinadurak batzen dabil

700 sinadura behar dabez / Sokamuturra Ez

Getxoko Sokamuturra Ez taldea sinadurak batzen dabil. Taldeak mozino bat jarri gura dau martxan Getxon sokamuturraren kontra. Horretarako, 700 sinadura behar dabez. Azken asteetan Algorta eta Las Arenas auzoetan egon eta gero, Romon izango dira eguen honetan. Nerea Landa Sokamuturra Ez taldeko kideak esan deuskunez, 350 bat sinadura lortu dabez dagoeneko.

Bestalde, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialista – Euskadiko Ezkerrak sokamuturra eta zezen-ikuskizunak baimenduko dituan Legebiltzarrean izapidetu gura daben lege-proposamena alboratzea eskatu dau taldeak, Haiekin, Euskanbafed eta Gipuzkoa Antitaurinagaz batera. Kasu honetan, 36.400 sinadura bildu dabez dagoeneko, 1.400 paperean eta 35.000 charge.org webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00