
Hepatology Communications aldizkari entzutetsuak emon dau EHUko Cancer and Translational Medicine ikerketa-taldearen aurkikuntzearen barri. Saguetan egindako saiakuntzek agerian itxi dabe gibeleko zelula izartsuak —berez gibeleko hainbat gaixotasun sendatzeko lagungarri diranak— tumorearen aurrean aktibetan dirala eta tumorea garatzen laguntzen dabela. Ganera, tumorearen aurrean aktibetan eta ugaltzen diran zelula horrek kendu dabezan kasuetan, metastasia ia desagertu egin da.
Aitor Benedicto ikertzaileak Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, “gaur egungo tratamendu askok gero eta gehiago kontuan hartzen dabe inguruneko mikroingurua” eta immunoterapiaren kasua nabarmendu dau. “Ez dau zuzenean zelula tumoralak akatzen, baizik eta gorputzeko defentsa-sistema aktibau eta tumorearen kontra jartzen dau”. EHUko ikertzailearen arabera, ikerketa honek tratamendu barrian bidea zabaktzen dau, batez be, immunoterapiagaz edo antigorputz espezifikoakaz konbinatuta erabili daitekezan tratamenduetarako. Helburua tumore-inguruko zelulen jarrera aldatzea da, tumoreari kagundu beharrean, bere kontra jardun dagien.