Bizilur eta Baladre dira egileak

'Zer jaten dute gaizki jaten dutenek EAEn?' ikerketea argitaratu dabe

Gizarte bazterketa egoeran dagozanen elikadurea osasuntsua da?

"Zer jaten dute gaizki jaten dutenek EAEn? ikerketea aurkeztu da / Dephositphotos.com

Bizilur, Herrien Lankidetzarako eta Garapenerako alkarteak eta Baladrek, Zer jaten dute gaizki jaten dutenek Euskal Autonomia Erkidegoan? liburua kaleratu dabe. Euskal Herriko elikadura eskubidearen egoeraren ganeko ikerketea dala esan daiteke. Gurean, gizarte-bazterketa egoeran dagozan kolektiboetan, elikadura osasuntsu eta kalidadekoa izateko eskubidea oso ahula dala ondorioztatu dabe.

Elikadura Burujabetza

Inurri Oianko, Isa Alvarez, Ruth L. Herrero eta David Lopategi dira ikerketaren egileak. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, uriburuetan egin dabe lana batez be. Alkarte desbardinakaz izan dira, erakundeakaz… Aipatu dabenez, elikadura-laguntza instituzionala eta soziala jasotzen dabenek nutrizino-ekarpen urriko, bariedade gitxiko eta kopuru gitxiko produktuak kontsumitzen dabez. Urdaila betetan da baina ez dira pertsonak elikatzen. Urtenbidea agroekologiatik eta elikadura-subiranotasunetik etor daitekeela deritxe ikerketaren egileek. Liburua, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean aurkezteko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00