Laur Vela-Plo hizkuntzalariak 1.500 parte-hartzaile baino gehiagogaz egindako hiru ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu eguazten arratsaldeeko 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian eskainiko dauen berbaldian. EHUko ikasleekin eta publiko orokorragaz egin ditu, bi gaztelaniaz eta bat euskeraz. Ondorio nagusietarikoa zera da, hizkuntzeak eragina daukala pertzepzino sozialean, maskulinoan egindako adierazpenek interpretazino maskulinoak eragiten dituala eta formula inklusiboek genero-alborapena murrizten laguntzen dabela. Gizona ala emakumea? Zientzian dioana generoaren pertzepzinoari buruz euskeraz eta gaztelaniaz dauka izenburua berbaldiak.
