Suedian, umeen irakurketa eta idazketa mailak behera egin dau 2016. urtetik. Irakurmenari buruzko PIRLS txostenaren datuek ez dabez bape ondo izten ikasle suediarrak. Orain dala 7 urte baino 11 puntu gitxiago lortu dabez. Bertako hezkuntza ministroak, Lotta Edholmek, uste dau tabletak ikastetxeetan erabiltea dala errudunetako bat. Horregaitik, barriro jo gura dabe betiko testu liburuetara.
Pirls txostenean Espainiako ikasleen emoitzak Suediakoenak baino okerragoa izan zan. Horrek esan gura dau Espainia ELGEko herrialde guztien batez bestekoaren azpitik dagoala irakurmenean, Europar Batasuneko batez bestekotik 7 puntura, eta lehen postuetatik oso urrun.
Hemen be entzun entzuten dira ahots kritikoak. Horreetariko bat, Gorka Aurre da, Prakagorri alkarteko kidea. Hasieratik egon da ikasgeletako digitalizazinoaren aurka. Bere seme-alaben eskolan testu-liburuak mantenidutea lortu eban, espero baino urte bi gehiago.
Aurreren ustez, ikasgeletako digitalizazinoaren ondorioz, irakurketaren ulermena oso urria da, eta ortografia faltak areagotu egiten dira. Horretaz gain, asko dira pantailakaz galdu diran gaitasunak. Euskadin be agertu da kezka hori, baina Aurrek dino ez dauela uste tableten ezarpenean atzerapausurik emongo danik, diru asko inbertidu dalako horretan.