Planik Plan 01x35: astegoieneko planak Bizkaian

Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa

Gorka Urbizu, Süne eta Leiva astegoien honetan Bizkaian

Süne Igorren izango da astegoien honetan, Sukena eta Zirkinik Bez taldeekaz batera / Bizkaia Irratia

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Gorka Urbizu, Süne eta Leivaren kontzertuak nabarmendu doguz.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, arratsaldeko 17:30etan, Txanogorritxoren eskularruak ipuina kontauko dabe Santurtziko liburutegian. Musikari jagokonez, kontzertu batzuk izango dira. Esaterako, Gorka Urbizuk kontzertua eskainiko dau arratsaldeko 20:00etan Torrezabal kultur etxean eta Süne Igorren izango da, Sukena eta Zirkinik Bez taldeekaz batera, gaueko 22:00etan.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Zaldi Eguna ospatuko da Artzentalesen. Eguerdiko 12:00etan Gernika-Lumoko Europako herrien parkean, Kobr3 antzezlana ikusi ahalko da. Bestalde, arratsaldeko 19:00etan, Getxoko eskolak plazan, dantza-plaza egongo da. Kontzertuei jagokenez, gaueko 22:00etan Barakaldoko Bizkaia Arenan, Leivak kontzertua emongo dau.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, eguerdiko 13:30etan, Getxoko Muxikebarrin Markos Untzetak kontzertua eskainiko dau. Goiz-eguerditik arratsaldera goaz. Arratsaldeko 18:00etan Gautegiz Arteagako Aretxederreta kultur etxean, bertso saioa eukiko dabe June Aiestaran, Maider Arregi, Koldo Gezuraga, Ibai Lekuona, Haizea Telleria eta Iker Uriarte bertsolariekaz. Azkenik, gaueko 21:00etan Orozkoko plazan, Atearen bestaldean obra ikusi ahalko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00