
‘Fruitu Mikatzen Astea’ izeneko kanpainea dago abian Europan. Milaka migratzaileek bizi daben esplotazino egoera larria salatu nahi da era honetara. Kanpaina honen barruan, bihar, Bilbon (19:00etan), Frutos Amargos (The Pickers) dokumentala eskeiniko da eta solasaldia izango da ostean. Oxfam Intermonek, Greenpeacek eta Ongi Etorri Errefuxiatuak alkarteek antolatu dabe biharko saioa. Oxfam Intermonetik, Gotzone Olarrak azaldu deusku argi izan behar dogula gure elikadura-sistemea migranteak diran langile honeen lanean dagoala oinarrituta. Europan ia 10 miloi pertsona dagoz nekazaritza arloan lanean. 3 langileetik 1 migrantea da. Migrazino zirkularra dago ezarrita hainbat herrialdetan, hau da, migranteak herrialde desbardinetara joaten dira kanpaina desbardinetan lan egitera eta ostean euren herrialdeetara bueltatzen dira. Bihar, Deustuko Gizarte Etxean eskainiko dan filmean, gure elikagai-sistemea enpresari batzuk aberasteko diseinauta dagoala ikusarazoko da. Europan hogei herrialdek gitxienez akordioak daukiez era honetako beharginak kontratatzeko. Arabara, adibidez, mahatsa batzen etorten dira. Gotzone Olarrak esan deuskunez, kontsumitzaileok argi euki beharko geunke errealidadea zein dan. Presinoa egin geinkela gaineratu dau.