Goxua´n Salsa taldeak Durunbele vol. I E.P. barria Andoaingo Garate Estudiosetan grabau dau eta berton saltsa estilo ezbardineko lau abesti propio eta bertsino bat aurkituko doguz. Bigarren partea, Durunbele vol. II urte amaieran kaleratuko dau taldeak, urte osoko lana borobilduz.
Goxua´n Salsa taldea New York, Kolonbia eta Puerto Ricoko 60, 70 eta 80ko hamarkadetan inspirautako salsa klasikoan murgiltzen da. Ahots nagusiak, hiru ahotseko koruak, pianoak, baxu elektrikoak, kongek, tinbalek, bongoak eta kanpaiak, marakek, tronpeta bik eta hiru tronboik osotzen dabe taldea.
Nabarmentzekoa da taldean kultura desbardinak nahasten dirala, nafarra, kolonbiarra eta kubatarra, hain zuzen be. Goxua´n Salsa taldea hobeto ezagutzeko Julen Leuza, zuzendari, konpositore eta perkusionisteagaz berba egin dogu Aupa Bizkaia! programan.
