Gizarte gaien tertulian Groenlandia anexionatzeko Ameriketako Estatu Batuen asmoari erreparatu deutsagu gaur Lander Intxausti, Ana Perez eta Gotzone Olarraren eskutik. Donald Trumpek mundua hankaz gora jarri eban orain dala aste bi, Venezuelan esku-hartzea egin ebanean. Orain, Groenlandia anexionatu gura dau Trumpek.
Osakidetzako medikuen grebari jagokonez, huelga egun bi egin ebezan medikuek atzo eta harainegun. Bederatzi mila mediku inguru urten dira kalera, estatutu propioa eskatzeko. Ganera, Osasun Ministeroak medikuentzat estatutu hori onartzen ez badau, huelgea mugabakoa izan daitekela esan dabe medikuen sindikatutik.
