Durangoko Azokan egiteko modua egongo da

Norbere euskal herritartasuna adierazteko modua izango da

Gure Eskuk ‘Herritu’ ekintzea ipiniko dau martxan

'Herritu' ekintzea aurkeztu eben pasa dan astean / Gure Esku

Herritu ekintzea ipiniko dau martxan Gure Eskuk laster. Norbere euskal herritartasuna adierazteko modua izango da, eta era horretara komunidadea eratu gura dabe. Durangoko Azokan, esaterako, egongo da modua egiteko, eta ordutik aurrera beste makina bat lekuetan eta modu digitalean be bai, Ander Usabiagak azaldu deuskunez.

Bestalde, Gure Eskuk oso modu aktiboan parte hartu eban Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partiduaren inguruan antolatutako ekimenetan. Usabiagak uste dau partiduak herritarren aktibazinorako balio izan ebala eta nabarmentzekoa dala Euskal Herriak Palestinako herriari erakutsitako alkartasuna.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00