Bagilaren 8an beteko ditu hamar urte Gure Esku mogimenduak eta Portugaleten gogoratuko dabe urtemugea. Arratsaldeko 19.00retan hasiko da ekitaldia eta nahi dauen guztiak eukiko dau joateko aukerea.
Ikurriña erraldoia martxan
Gure Esku ikurriña erraldoia egiten dabil Tourrerako. Euskal Herri osoa burujabetzaren aldeko ikurriñaz bete gura dabe, eta crowdfunding kanpainea egiten dabilz dirua batzeko. Bagilaren hasierara arteko epea dago ekarpenak egiteko. Tourreko egunetan burujabetzaren aldeko ikurriñak leku estrategikoetan kokatuko dira, eta ikurriña txikiagoak bide osoan zehar.