Obrak testua eta irudiak izango ditu

Ipuina 0 eta 3 urte bitarteko irakurleei zuzenduta egongo da

Gureneren Ipuinak lehiaketea martxan da Derion

Gureneren Ipuinak haur-literaturako lehiaketea hasi da Derion. Izan be, Derioko Udalak arauak jakitera emon ditu. Horren harira, Saioa Torre, Derioko kultur teknikariagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioan. Partaideei jagokenez, pertsona guztiek parte hartu ahal izango dabe, baldin eta lan originala eta argitaratu gabea aurkezten badabe, euskeraz edo gaztelaniaz. Edozelan be, ipuina 0 eta 3 urte bitarteko irakurleei zuzenduta egongo da.

Formatuari jagokonez, ipuinak testua eta irudiak izango ditu, balio sozial edo humanitarioak sustatu beharko ditu eta “eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Derioko plazan” esaldia jaso beharko dau. Aitatutako esaldiaren harira, Torrek dino Derion sortutako esaera dala.

Saria

Epaimahaiak ipuinaren testu-edukiak zein eduki sinbolikoak eta sentsorialak baloratuko ditu. Prozesuaren ostean, irabazlea nor izango dan jakingo da eta idazle hautatuak 1.000€ eskuratuko ditu. Gainera, saritutako ipuina Derioko Udalaren esku geratuko da, argitaratu eta erreproduzidu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00