Hezkuntza sailak proposamena dauka gaurko bilerarako

Hezkuntzako sailetako ordezkariak eta sindikatuetakoak gaur batzartuko dira, gatazkeari konponbidea emoteko asmoz

Haizea Arbide: “Batzarrera itsuan goaz, ez dogu jaso proposamenik”

Agerraldia / STEILAS

Gaur arratsaldeko hiruretan batzartuko da hezkuntzako negoziazino mahaia, egoerea bideratzeko asmoz. STEILAS sindikatuko Haizea Arbidek esan deusku ez dabela proposamenik jaso, eta dakiena komunikabideen bidez dakiela. Itsuan doazela-eta, mesfidati agertu da. Orain arteko batzarretan aurrerapausuren bat egon dala azaldu deusku, baina egiteko asko dagoela hondino. Besteak beste, eroste ahalmena berreskuratu ahal izatea aldarrikatzen da, nahiz eta badakien guztia ez dala posible izango. Danetara %23 inguru galdu ei dabe urteotan. Lan akordio globala lortu gura dabela esan deusku Arbidek Goizeko Izarretan irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00