Eguerdiko 12:30ean hasi da ELA, LAB Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deitutako manifestazinoa Bilbon. Arratsaldean, 17:30ean, beste bat urtengo da Diputazinotik. Goizean piketeak Bilboko Kale Nagusiko dendak ixten ibili dira. Corte Inglesak be pertsianea jaitsi behar izan dau. Eta beste denda baten, kalte material handiak eragin dabez, erropak eta altzariak lurrera botata.
Gitxieneko soldatea 1.500 eurokoa izan daiten eskatzeko da gaurko greba: “Gitxieneko soldatea eta pentsinoa eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko eguna da”, azaldu deusku Steilas sindikatuko kidea Haizea Arbidek.
