Labayru Fundazioak eta Athletic Clubek alkarregaz egindako lana da honakoa

Zemendian egingo dan Thinking Football Film Festival-en estreinauko da 'Hamaika andra zurigorri' dokumentala

‘Hamaika andra zurigorri’, emakumeek Athleticen bilakaeran izandako partehartzearen erakusgarri

Hamaika andra zurigorri izenburua dauka emakumeek Athletic Cluben arlo desbardinetan izan daben eragina eta ekarpena erakusteko eta balioan jartzeko sortu dan dokumentala. Labayru Fundazioak eta Athletic Clubek alkarlanean sortutako ikus-entzunezkoa da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Dokumentala lekukoen testigantzetan oinarritzen da. Horretarako 32 emakume alkarrizketau dabez, belaunaldi eta arlo desbardinetako emakumeak. Edadekoenak 102 urte daukaz, eta gazteenak, 19. Athleticegaz lotutako kazetariak, zaletuak, jokalariak, entrenatzaileak edota beharginak azaltzen dira dokumentalean. Akaitze Kamiruaga Labayru Fundazioko kideak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, euren ibilbidean gaur egun sinestezinak egiten jakuzan oztopo eta eragozpen asko gainditu behar izan dabez.

Hamaika andra zurigorri dokumentalaz gain, Athleticek Emakumeak Athletic Cluben: Itzaletik argira erakusketea atondu dau. Erakusketea 2025eko maiatera arte egongo da ikusgai San Mmeseko museoaren erabilera anitzeko aretoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00