Hamargarren Bake Topaketa egingo da bihar Bolibarren. Bizkaiko Eleizbarrutia da antolatzailea. Bihar goizeko hamarretan Bolibarren jarri dabe hitzordua eta handik oinez Ziortzara joatea da asmoa. Bidean, biktima batzuen izenak gogoratuko dabez. Indarkeriak eragindako biktimak eta naturak eragindakoak gogoratuko dabez, Zaldibarreko zabortegiaren hondamendiak eragindakoak esate baterako. Ziortzara helduta, lau tailer edo gune osotuko dira, hausnarketea egiteko, kontenplazinorako, berbaldietarako…
Bost autobus
Asier Arteagak azaldu deuskunez, azken topaketetan gazte gehiago batu dira ekimenera. Azkenengoan, musikagaz lotutakoak jorratu ziran eta beharbada gaiak berak egin eban gazteak hurreratzea. Arnas barri, Bizi barri leloa aukeratu dabe urte honetarako. Bizkaiko bikaritzetatik bost autobus hurreratuko dira bihar Bolibarrera. Halan da be, nahi daben guztiek hartu leikie parte Bake Topaketan.