Existitzen ez dan eleberri bati idatzitako 31 iruzkinek osotzen dabe Canoren lan barria

'Silueta' eleberria aurkeztuko dau gaur Larrabetzun eta datorren astean Bilbon

Harkaitz Cano: “Kritikariak miresten ditut”

Harkaitz Cano / Bizkaia Irratia

Harkaitz Cano idazleak Larrabetzun aurkeztuko dau gaur Silueta eleberria. Datorren astean, Bilbon izango da aurkezpena. Bizkaia Irratiko estudioan izan da gaur gipuzkoar idazlea. Igaz argitaratu zan Silueta. Egileak dino, nobela tranpa dala, nobelarik bako nobelea dalako. Existitzen ez dan eleberri bati idatzitako 31 iruzkinek osotzen dabe Silueta lana. Canok aitortu dau mirestu egiten dauazala kritikariak. Bere gustokoenak, irauten dabenak dira. Epaitu eta kritikatzearen arteko aldea be aipatu dau idazleak. Epaitzea erraza dala dino, baina kritikatzea ez horrenbeste. Harkaitz Canorentzat, kritikari on bat, besteak beste, irakurle ona izan behar da.

Jolas literarioa

Silueta liburuan jolas literarioa proposatzen jako irakurleari. Eleberri imajinarioan, Ibarbia deitzen da idazlea eta bahiketa baten barri emoten da bertan. Batzuentzat, eleberri beltza izan daiteke. Iruzkinen ordena deliberatua dala esan deusku egileak eta hori izan dala lanik zailena. Lanaren izenburua dala eta bestalde, “silueta” euskal hitza dala gogoratu dau. Silueta eleberriak, orokorrean, orain arte kritika onak jaso dauz. Gaur iluntzeko zazpiretan Larrabetzuko ludoteka gaineko aretoan izango da Harkaitz Cano. Literaturaz Berbetan ekimeneko saioa izango da. Datorren astean, Bilboko Zirika! liburudendan egongo da Miren Agur Meabegaz batera, arratsaldeko sei ta erdietan. Aurkezpen berezia izango dala aurreratu dau Canok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00