Atharratzen emon jako hasierea 2024. urteko Euskarabenturari. Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik autobusez heldu dira bertara 127 parte hartzaileak. 400 kilometro baino gehiago egingo dabez Euskal Herria zeharkatuz. 27 herritik igaroko dira eta guztia euskeratik eta euskeraz.
Gehienak bizkaitarrak
Parte-hartzaile gehienak emakumeak dira, 85 neska hain zuzen. Diasporatik etorritako lagun bat be badago, Cusco, Perukoa. Bizkaitarrak dira gehienak, 43 hain zuzen. Atzo, guztiei kamisetak eta sudaderak emon ostean, Atharratzen bertan emon eben eguna. Maite Pitrau auzapezak harrera egin eutsen eta familia artgazkia atara eben. 127 gazteakaz 30 lagunez osotutako lan taldea be bertan agertzen da. Euskal Herri osoa zeharkatuko dabe hilabetean eta Euskarabentura Getxon amaituko da. Bizkaia Irratian egunero egingo dogu bat espedizinoagaz.