Bilboko Plaza Biribila herri palestinarrarekiko alkartasunaren epizentroa izango da barriro gaur, bagilaren 25ean. Palestinaren aldeko Herritar Batzordeak konzentrazino barri baterako deia egin dau, arratsaldeko 19:00etan, gatazkaren “normalizazino faltsua” salatzeko, lurreko errealidadeak aurrekaririk gabeko suntsipen mailak lortzen dituan bitartean. Manifestua irakurteaz gain, Gazako Franjako Sol Band musika talde palestinarraren parte hartzea izango dabe, Ibon Meñika Gernika-Palestina Herri Ekimeneko kideak esan deuskunez.
2026ko egoerea kritikoa da. Ostilidade urteen ondoren, Israelgo armadak Gazako Zerrendako lurraldearen %63 baino gehiago okupatzen dau. Biktimen zifrak honako honeek dira: 2023ko urriaren 7tik, 72.000 palestinar baino gehiago erail dabez, eta operazino militarrak eten ez diranez, 900 biktima gehiago hil dira su-etena iragarri zanetik. Horretaz gain, blokeo sistematiko batek beharrezkoak diran 600 kamioietatik 100 bakarrik sartzea ahalbidetzen dauala salatu dabe, gosea orokortuz eta gaixotasunak zabalduz urik eta argindarrik gabeko kanpamenduetan.
