Bermeoko itsasadarrera bidaia

Entzun saio osoa

Bermeora etorri gara gaurkoan Herriz Herri irratsaioan. Kostaldeko usaina faltan botaten gendun antza danez…

Arrain azokea amaitutzat emon eben pasa dan astegoienean baina Bermeoko kaleak jendez beteta egon ziran. Igerten da herri honek xarma berezi bat daukola eta Bermeotarrak oso herrikoiak dirala. Argi itxi deuskun hori Nadia Nemeh Shomaly. Urte bi daroaz Bermeoko Udaleko lekukoagaz, bata bestea baino gogotsuago eta irribarrea kendu ezinik arpegitik. Bere berbatan, Bermeo herri “solidarioa” dala dino.

Ana Ormaetxea eta Anabel Alegria alkatearen berben adibide garbia dira. Besalde Herri Saharauiaren alkartearen kide dira. Urtero-urtero hainbat laguntza-karabana bidaltzen dabez Saharara. Jesus Urkidi bermeotarragaz be egon gara. Ortube ontzia alkarteko kidea da, eta alkartearen izena daroan ontzia konpontzen dabilz. Helburua garbia da: urte amaierarako ontzia itsasoratzea.

Bigarren orduan itsasora begira jarri gara. Lehenik eta behin, Naroa San Millanegaz, Bermeo Arraun alkarteko lehendakariagaz egon gara. Pasa dan denboraldia gogoratu dogu eta aurtongo neguaren balantzea zein izan dan azaldu deusku. Ostean, eta amaitzeko, Gorka Mugartegi izan da gugaz. Bera Izaro Sub klubeko idazkaria da. Urpekaritza saioak eta eskolak eskaintzen dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00