Entzun saio osoa

Orozkoko azokan txapelketa barriak ezagutzen

Herriz Herri saioaren 2024-2025 denboraldiari amaierea emon deutsagu maiatzeko azken egunean. Amaiera borobila emoteko, Orozkora hurbildu gara azoka bertotik ezagutu eta lehiaketa bi ikusteko. Euretako bat estreinakoz egin da, Euskal Herriko Mendiko Zaldien txapelketea. Bestea, Bizkaiko II. azpigorri txapelketea. 

Irratsaioa Zaloa Ramosegaz hasi dogu, Orozkoko lehen sektoreko eta ingurumeneko zinegotzia, baita azokaren antolatzailea be. Ostean, Aingeru Olaguenaga etorri zan gurera. Bera, komunikazino, hezkuntza eta euskera zinegotzia da, baina, horrez gain, eguerdian jokatu dan pelota amateur txapelketan parte hartu dau. Tako ta guzti etorri jaku! Eta lehen ordua amaitzeko, Sonia Barrondo, Gorbeialde landa eremu garapenerako alkarteko kideagaz egon gara. Udarako hainbat bisita gidatu antolatu dabez, danak ezberdinak eta oso gomendagarriak. Hurrengo gonbidatua Ekain Ajuriaguerra izan da, zeanuritarra bera. Euskal Herriko mendiko zaldi txapelketan parte hartu dau 4 zaldigaz. Emaitza onak lortu dauz eta disziplina honen inguruko informazinoa emon deusku. Azkenik, Unai Iriondogaz egon gara. Atxulaur futbol taldeko kideagaz. Aurten igoerea lortu dabe eta arrakastaren sekretuak zeintzuk izan diran esan deusku.

Hasiera orok amaierea daukan moduan, Herriz Herri saioaren aurtongo denboraldia be bere amaierara ailegatu da. Eskerrik asko irratsaio honen parte izan zarien guztioi eta parte hartu dozuenoi. Hurrengora arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00