Lemoara osterea egin dogu zuhaitz egunean

Entzun saio osoa

Herriz Herri saioa Lemoatik

Bizkaia Irratia Bizkaia osoa ezagutzen dabil apurka apurka, astero herriren batetik zuzenenean saioa eginda. Herriz Herri saioetan danetarikoa lantzen da: udal gorabeherak, herrirako proiektuak, alkarteen zeregina, arlo sozioekonomikoa, kulturea, kirola… Ezagutu Bizkaiko herri ezbardinak Herriz Herri saioekin.

Barriro be Arratiako eskualdera egin dogu osterea, gaurkoan Lemoara. Herri apala, lasaia eta ingurumena bermatzen dauena, izan be, zuhaitz eguna ospatu dabe. Erriberako parkea estreinatu dabe, lehen hamar zuhaitzak landatuz. Esther Iturrioz alkatea, Urko Garamendi zinegotzia, Aitor Egiazu Lemoa Txirrindulari Alkarteko kidea, Maider Lejarreta eta Aitziber Mendibil erlezainak, eta Gaizka Gallastegi Ortomobilityko zuzendaria euki doguz gugaz. Gainera, Ortomobilityko instalazinoetatik egin dogu saioa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00