Heuk Esan! buruan eukan egitasmoa dala azaldu dau Urkiagak

Belaunaldi barriengana hurreratzea eta erro tradizionalak bizirik mantentzea dira bere helburu nagusiak

Heuk esan!, Juantxu Urkiaga musikariaren proiektu barria

Heuk esan! / Bizkaia Irratia

Juantxu Urkiaga musikari bizkaitarrak proiektu barri bat aurkeztu dau, euskal musika tradizionalaren transmisioa eta barrikuntza buztartzea helburu dauana: Heuk esan! deitzen da taldea. Aspalditik eukan buruan egitasmo hau, eta orain pausua emoteko unea heldu dala dino.

Urkiagaren esanetan, ezinbestekoa da gure kulturaren alde egitea eta musika tradizionala belaunaldi barriei hurreratzea. Ohartarazi dau askotan entzuten dala garaia pasau dala edo tradizinoa galdu dala, eta norberak bultzatzen ez badau galdu egin leikela. Proiektu barri honen bidez, erroak eta gaur egungo sorkuntza buztartu gura dau, euskal musikea bizirik eta indartsu mantentzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00