Lehiaketak Euskadi mailako artista musikalak bilatzen eta sustatzen dauz

Musika lehiaketa honetan parte hartzeko epea zabalik da, garagarrilaren 23ra arte

Hiriko Soinuak, proiektu sendoa

Barakaldoko Udalak antolatzen dauan Hiriko Soinuak lehiaketa musika eszena barria bultzatzeko erreferente bihurtu da. Ibai Villapun lehiaketako komunikazino arduradunak azpimarratu dau, Hiriko Soinuak ez dala bakarrik lehiaketa bat; musikaren industriarako ate bat dala gaineratu dau. Helburua Euskadin dagozan artista gazteei euren musika proiektua plazaratzeko aukerea emotea da.

Azken hiru edizinoetan lehiaketak 140 izen-emote baino gehiago izan dauz. Igaz, 2024an, 143 artistak hartu eben parte, eta horreetatik %26 barriak izan ziran. 2025. urteko Hiriko Soinuak lehiaketea —7. edizinoa— martxan da. Izena emoteko epea garagarrilaren 23ra arte egongo da zabalik. Sarien artean, disko profesional baten grabazinoa eta Barakaldoko Herriko Plazan Hiriko Soinuak-ek antolatutako festibalean (urriaren 24an eta 25ean) jotzeko aukerea, Estadu mailako arrakasta handiko hainbat taldegaz batera.

Deñe musikari gipuzkoarrak 2023. urtean irabazi eban Hiriko Soinuak lehiaketea. Lau Haizetara saioan azaldu dauanez, “nire urtebetetze egunean izan zan finala eta sekulako oparia izan zan”. Musikariaren ustez, lehiaketak ate asko zabaldu eutsazan musikearen industriara sartzeko. Holango sariek bultzada emoten deutsela artista gazteei euren bidea egiteko gaineratu dau, eta bere kasuan Hiriko Soinuak lehiaketea irabazi izanak, disko bat grabatzeko eta kaleratzeko aukerea emon deutso. Une honetan dabil lan barri hori prestetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00