EHUko HGI ikertaldeak burutu dau ikerketea

Ikerketak erakutsi dauanez, Sopelako Barinatxe hondartzearen kasuan, dunek %100 babesten dabe hareatza harri jausietatik

Hondartzetako harri jausietarako urtenbide naturalak bilatzen dauan metodologia garatu dabe

Jon Ander Clemente Barinatxe hondartzan / Tere Ormazabal - UPV/EHU

Harri jausiak fenomeno ohikoak dira euskal itsaslabarretan, eta baita arriskua be labar horreen azpiko hondartzetara joaten dan herritarrentzat. EHUko Prozesu Hidrikoen eta Ingurumenekoen (HGI) ikertaldeak egindako azterlan baten, Bizkaiko Barinatxe hondartzan berezkoak diran dunen hesi efektua aztertu da. Emaitzek erakutsi dabe dunek %100ean babesten dabela eremu hori.

Tradizionalki harriei eusteko dikeak, sareak eta hesiak eregi dira, baina horreek eregitea eta mantenidutea garestia da eta ganera, inpaktu bisual eta ingurumen inpaktu handia eragiten dabe eremuan. EHUko Zientzia eta Teknologia fakultadeko Prozesu Hidrikoen eta Ingurumenekoen ikertaldeko Jon Ander Clemente ikertzaileak azaldu dauanez, babes neurri horreek ahalik eta naturalak izatea da ikertaldearen helburua. Dronak edo laser eskanerra erabilita, eremu horreen 3Dko ereduak sortu dabez. Holan azterketa eremuetara jausten diran harrien ibilbideen, tamainuaren eta beste parametroren jarraipena eta monitorizazinoa egin dabe. Horri esker, natureagaz bateragarrigoak diran neurriak eta jarduketak proposatu leitekez hondartzak babesteko.

Barinatxe hondartzearen kasuan, ikerketatik ondorioztatu dabe itsaslabarraren oinean dagozan berezko dunek hondartza harri jausietatik babesten dabela. Emoitza horreek naturan oinarritutako urtenbideen eraginkortasuna erakusten dabe.

Komunidade zientifikoaren arretea erakartzen dabilen 3Dko eredua

Jon Ander Clemente oso pozik dago garatutako metodologiak izan dauan harreragaz. Ikerketa batzutan aitatu dabe eta leku batzuetan be probetan dabilzala esan deusku EHU-ko geologo eta ikertzaileak. Esaterako, Italiako Portofinoko parke naturalean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00