
Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiko diputadua izan da gaurko irratsaioko barriketaldian. Bihar BECen egingo dan Bizkaia with the talent topaketaren aitzakian, lurraldeko enpresetan dagoan talentu faltari buruz eta talentua sustatu, erakarri eta mantentzeko estrategien ganean berba egin dogu.
Aldundiko Ekonomia Sustatzeko sailean bereziki talentu mota batean jartzen dabe fokua: STEAM zientzien esparruan formazinoa jaso daben profesionaletan. Transformazino teknologiko sakon baten murgilduta gagozala azpimarratu dau Basurkok eta enpresek pertsonak behar dabezala teknologia horrek aplikau eta etekina atarateko.
Beste datu batzuk be nabarmendu dauz: azken hamar urtetan %30 jaitsi da jaiotze tasa, hurrengo 5 urteetan lanpostuen %23 guztiz transformauko da, momentu honetan %50 STEAM orientazinoa dakarren ikasleak eta STEAM formazinoa Lanbide Heziketan jasoten daben pertsonen %13 bakarrik da emakumea. Pertsona gehiago behar dira lurraldeko enpresa ehuna mantentzeko eta etorkizunean, lanpostuen %80 konpententzia digitalarekin lotura estua izango dabe.