
Gernika Palestina ekimenak be bat egin dau sindikatuek gaurko deituko mobilizazinoakaz. Bilbon izan da eguerdian Ibon Meñika, Gernika Palestina ekimeneko bozeroalea. Sindikatuen gehiengoak deitutako manifestazinoan hartu dau parte. Aipatu dauanez, gaurko deialdi bi egin dira eta azpimarratu behar dana da, gehiengoak bat egin dauala eta gaitasuna dagoala gertatzen ari danaren aurrean erantzun bat emoteko. Gernika Palestinak burrunbadak be deitu dauz gaur udaletxeen aurrealdeetan. Iluntzean, hainbat herritan, manifestazinoak be iragarri dabez. Ibon Meñika bozeroaleak esan dauanez, bake akordioa sinatu dan arren, Gaza suntsituta geratu da eta ikusteko dago sinatu dana eraginkorra izango dan. Mobilizazinoakaz jarraitzearen alde egin dau. Palestinan gertatzen danaren aurrean euskal gizarteak orain arte izandako erantzuna goraipatu dau Ibon Meñikak.
Euskal Herria-Palestina
Zemendiaren 15ean Palestina eta Euskal Herriko futbol selekzinoen arteko partidua jokatuko da San Mames futbol zelaian. Hau dala eta, Gernika Palestinak alkartasun martxea antolatu dau. Arriaga antzokian hasi eta futbol zelaira bitarteko martxea izango da. Parte hartzera deitu dau Meñikak.