Jizz Jazz kultur taldeak eta Bermeoko Udalak antolatzen dabe Jazzber jaialdia

Garagarrilaren 2tik 4ra bitartean, Bermeoko Kafe Antzokian izango dira kontzertuak, debalde

Igor Markaida: “Aurrera begirako Jazzber jaialdia izango da aurtengoa”

Endika Etxebarria, Igor Markaida eta Nadia Nemeh Shomaly / Bizkaia Irratia

Jazz musika izango da protagonista Bermeon Jazzber jaialdiaren XXVII. edizinoan. Aurten, Gorka Benítez Quartet, Cesar Vidal & Artikulation Band eta nazinoarteko L.A.B. Trio izango dira oholtzara igoko diranak, jazzaren estilo eta jatorri desbardinak batuz. Kontzertu guztiak Bermeoko Kafe Antzokian izango dira, garagarrilaren 2tik 4ra, 20:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Jaialdia Bermeoko Udalak eta Jizz Jazz kultur taldeak antolatzen dabe. Jizz Jazz taldeko kide dan Igor Markaidak taldeen kalidadea azpimarratu dau Lau Haizetara irratsaioan. Jaialdiaren helburua jazz musikea herritarrengana hurreratzea, zaletasuna eta ezagutzea sustatzea da. Jazzber jaialdia eskualdean ezinbesteko hitzordua bihurtu dala gaineratu deusku Markaidak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00