Emakumeak Jokoan 01x22: Ihintz Urkia, errugbi jokalaria

Ihintz Urkia UBR taldeko jokalariagaz egin dogu berba Ohorezko B Mailara igon eta Euskadiko txapeldun bilakatu eta gero

Ihintz Urkia: “Aurtengo mentalidadeari eutsi gura deutsagu hurrengo denporaldian”

Barcelona Universitari Club taldearen aurka lortu eban igoerea talde bizkaitarrak / Universitario Bilbao Rugby

Ihintz Urkia Universitario Bilbao Rugby taldeko jokalariagaz egin dogu berba Emakumeak Jokoan irratsaioan. Izan be, Universitario Bilbao Rugby klubeko emakumezkoen taldeak denporaldi historikoa burutu dau. Batetik, Ohorezko B Mailara igon da, partidurik galdu barik. Bestetik, Euskadiko txapeldun be bilakatu da.

Ligari jagokonez, igoteko finala Bartzelonan jokatu eban talde bizkaitarrak Barcelona Universitari Club dalakoaren kontra. Bilbotarrek partidua nagusitasun osoz irabazi eben, 0-66 markagailuagaz. Beraz, sekulako erakustaldia emon eban Universitario Bilbao Rugby taldeak Camp Municipal de Rugbi La Foixarda zelaian.

Liga irabazi eta gero, Euskadiko erreginak be bilakatu dira Universitario Bilbao Rugby taldeko jokalariak. Bilbotarrek 14-52 irabazi eutsien Gaztedi RT taldeari Gasteizen, Euskadiko Errugbi Federazinoak antolatutako finalean. Beraz, modu ezinhobean amaitu da denporaldia talde bilbotarrarentzat.

Hazkunde geldiezina

Universitario Bilbao Rugby klubeko emakumezkoen taldea 2016an sortu zan, Bilboko errugbia bultzatzeko helburuagaz. Gaur egun, emakumezkoen sekzinoak 40 jokalari baino gehiago ditu eta talde bi. Beraz, kluba erreferente bihurtu da Bilbon eta Euskal Herri osoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00