Gaur ospatzen da Ijito herriaren nazinoarteko eguna, eta horren harira ekitaldi berezia egin dabe Bilboko Otxarkoaga auzoan. Kepa Enbeita plazan ijitoen banderaren koloreakaz margotutako jarlekua jarriko dabe, Euskal Herriko lehenengoa izango dana. Ekimenaren helburua ijito herriaren historia, kultura eta presentzia soziala ikusarazotea da. AMUGE alkarteak azaldu dauenez, egun hau ijito herriaren erresistentzia historikoa gogoratzeko eta komunidadearen ondarea aldarrikatzeko balietan dabe.
Noemí Amaya AMUGE alkarteko kideak Goizeko Izarretan irratsaioan adierazi dauanez, ekitaldia goizeko 11:00etan hasi da. Bertan, emakume ijito feministen koruak abestu dau, eta ondoren jarlekua inaugurau dabe. Ekimenak ijitoen bandera espazio publikoan ikusarazoteko, eta gizartean ezagutza eta errespetua sustatzeko balio izatea itxaroten dabe.
